Logelak
ZATOZ GUREKIN
Ostatua Markina-Xemeinen
Satzu Landetxeak 6 logela bikoitz ditu80 metro karratuko egongela, sukalde zabala eta kanpoaldean barbakoa, mahaiak eta lorategi zabala ditu. Egongelan, hiru mahai zabalez gain, sofa bat dago telebistarekin, tximinia eta doako wifirako sarbidearekin. Aipaturiko sukaldea guztiz hornituta dago: ontzi-garbigailua, labea, mikrohondak, zumitera, txigorgailua, kafe-makina, trapuak, etab. Eta hau guztia batez besteko prezioan. 80 €gaueko!
Landetxea XVI. mendeko baserria da, erabat eraberritua, galeria artistikoa eta era guztietako erosotasunak dituena. Bezeroentzat aparkalekua du.
Satzu landetxea Markina-Xemeinen dago, Lea-Artibai eskualdean. Bertara iristeko, Markinatik kostaldera joan behar da, BI-633 errepidetik, kilometro pare batez, eta ezkerrera desbideratu, Santutxuko ermitarantz.
Markinara iristeko, BI-633 errepidea hartu behar da, Durango eta Ondarroa lotzen dituena
Autobidea eta trena Durangon, Eibarren edo Elgoibarren lotu daitezke.