Jarduerak
Jarduerak eta aisialdia
Inguru Abenturarekin kolaboratzen dugu
Ezagutu gure ostatutik gertu gomendatzen dizkizugun jarduera eta txango guztiak. Gainera, zure esperientzia beste maila batera eramango duten tokiko kirol- eta aisialdi-enpresekin lan egiten dugu.
Inguru Abenturaren eskutik kirol jarduerak, familiakoak, txangoak…antolatu eta gomendatu ditzakegu. Zuzenean kontsulta gaitzakezue, informazioa emateko eta jarduerak erreserbatzeko.
Zer proposatzen dizuegu?
Satzu landetxetik gertu inguruko kobazulo batzuk ikus ditzakezue (Markinako kobazuloak), Urkiolara eskaladak edo bisitak antolatzen ditugu, mendi-ibilbideak, barrankismoa, etab.
Ezagutu eta bizi zure egonaldia guztiz modu desberdinean, lagunekin edota familian bazatoz.